Teknologia albisteak

Oposizioak Nafarroan: Ingelesak %10; euskarak %0

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-04 : 21:40
Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratzea egin du gaur goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. EHEko, EILASeko eta LABeko kideak ere agertu dira, 20 lagun biltzeraino.
Elkarretaratzearekin honako hau salatu nahi izan dugu:

2009an 2489/2009 Ebazpena eman zenetik, Foru Administrazioko A eta B mailetako oposizioetan  sistematikoki jartzen da ingeles azterketa bat, % 10 arteko puntuazioa duena, lanpostuaren profila edozein izanik ere. Euskara ez da baloratzen.

Hala, irailaren 4an eta 5ean Ogasuneko teknikari izateko oposizioa egiten ari da, eta honetan ere ingelesari % 10eko puntuazioa ematen zaio, eta euskara ez da baloratzen.

Gai honetan, Nafarroako Arartekoak hauxe gomendatu dio Gobernuari: “Ez dadila ingelesa edo atzerriko beste edozein hizkuntza euskara baino gehiago baloratu, kontuan izanik euskara Nafarroako hizkuntza propioa dela, eta neurri batean koofiziala”. Ez da errespetatu nahi herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea, legerian jasotakoa.

Nafarroa, eremu anglofonoa:

Antzeko gauza gertatzen da Hezkuntzan ere: Nafarroako zati handi batean Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko hezkuntza publikorik eskaintzen, baina bai ingelesezkoa. Egunero-egunero, ehunka gurasok eraman behar izaten dituzte beren seme-alabak “eremu ez euskaldunetik” “eremu mistora”, edo hurbilen duten ikastolara, euskaraz ikas dezaten, garraiorako edo jantokirako Gobernuaren inolako laguntzarik jaso gabe. Baina Nafarroa guztian ikas daiteke ingelesez sistema publikoan.



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago