Teknologia albisteak

Iruñeko Udalak udan antolatutako kultur ekitaldietan euskaldunok baztertuta.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-08-19 : 23:58

Udan Iruñeko euskaldunok oporretara joaten gara, Iruñetik kanpora. Beraz, hiria utzi dugunez, ez da beharrezkoa udako kultur programazioan euskaraz zerbait antolatzea. Horixe pentsatzen du Iruñeko Udalak, bere praktikan horrela islatzen baita.

Administrazioan Euskaraz Taldeak udan Iruñeko Udalaren jokaera salatu nahi du.

Udan Iruñeko euskaldunok oporretara joaten gara, Iruñetik kanpora. Beraz, hiria utzi dugunez, ez da beharrezkoa udako kultur programazioan euskaraz zerbait antolatzea. Horixe pentsatzen du Iruñeko Udalak, bere praktikan horrela islatzen baita.

Kalean 22 zine emanaldiak antolatu ditu: 22ak erdaraz. Musika emanaldiak antolatu ditu, mota askotakoak: Jazza, fusio-musika, Sabikerando, munduko dantzak, indie alternatiba, off Ziudadela, bertsionatuz, Haizea alde joaz eta Pablo Sarasateren ondarea. Aniztasuna izan bada ezaugarrietako bat, ez da oso-osorik izan, euskarazko musika ez baita gonbidatua izan (musika bandak bertakoak ditugu, hori bai).

Ikastaroak eta bisita gidatuak, haurrendako gunea, gazte-faktoria, harresietako ekitaldiak, jardunaldi gastronomikoak... Irudimena ez zaio falta izan Iruñeko Udalari. Hiritar euskaldunak kontutan hartzeko borondaterik, ordea, bai.

Ez da egia udan Iruñeko euskaldun guztiok hiria uzten dugunik. Euskaldun batzuk Iruñetik kanpora oporretara joaten badira, ez da egia uda osoa kanpoan ematen dutenik. Iruñeko Udalak errealitate hori onartu beharko luke. Euskaldunon hiri buruzagia da Iruñea, baita udan ere.

Erantzun

Sartu