Interneteko albistegia

Berrehun ikertzaile gazte elkartu dira Zientzia Azokan

| gaur : 09:56

Bigarren Hezkuntzako 204 gazte elkartu ziren Bilboko Plaza Barrian larunbatean, egun osoz, Zientzia Azokan. Neskak ziren parte-hartzaileetatik % 58, eta mutilak gainerako % 42a. Hirurogeita bost taldek esku hartu dute ekitaldian, eta bakoitzak bere standa izan du, bisitariei beren proiektuen berri emateko.

Publizitatea

Jordi Évole: “Nahi duguna elkarrizketatzeko eskubidea dugu; are gehiago Arnaldo Otegi bada”

| atzo : 10:39

Euskal Herrian audientzia datu bikainak ditu Espainiako La Sexta telebista kateko ‘Salvados’ saioak. Boterearen azote gisa ikusia den Jordi Évolerekin (1974, Cornellà del Llobregat) izan gara.
Pozez hartu du gure bisita, eta parez pare zabaldu dizkigu Ramón Lara zuzendari eta ekoizlearekin batera duen bulegoaren ateak. Elkar aurkeztu eta elkarrizketa hastear dugula oparitu diogu GAZTEZULOren martxoko zenbakia, eta konturatu gabe, bera hasi da gu elkarrizketatzen; berezkoa du jakinmina. Kontatu digu lagunekin egin zuen lehendabiziko bidaietako batean etorri zela Euskal Herrira estreinakoz, eta ordutik, estimu berezia diola gure lurrari.

Euskararen iratxoak, Kilometroak bideokliparen protagonista

| 2015-04-25 : 13:31

Parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibitatea. Hiru horiek dira Kilometroak 2015eko kantuaren bideoklipean bildu dituzten balioak. Duela hilabete inguru aurkeztu zuten USURBILEN urriaren 4an egingo den jaiaren abestia, eta orain irudiak jarri dizkiote abestiari. Usurbilgo hainbat bideogilek elkarlanean egin dute bideoa. 

Euskal Eskola Publikoaren festa: ''Jaku Jata''

Erabiltzailearen aurpegia eitb.eus | 2015-04-25 : 08:38 | automatikoa

Ekainaren 7an Elgoibarren egingo dute Euskal Eskolaren aldeko jaia. Bideoan Zuhaitz Gurrutxagak, Aiora Renteriak, Uxue Alberdik eta Porrotxek hartu dute parte.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Aurkitu duena

Akabo bakea! Gaztea @akabogaztea | 2015-04-24 13:04

Euskal Eskola Publikoaren festak bideoklipa aurkeztu du! eitb.eus/eu/gaztea/bide… @zeamaysrock ow.ly/i/avCgY

2015eko Zientzia Azokaren sari-banaketa larunbatean Bilbon

| 2015-04-25 : 08:22

Bigarren Hezkuntzako 204 gazte elkartuko dira Bilboko Plaza Barrian larunbatean, egun osoz, Zientzia Azokan. 

Estatistika ekonomikoak ondo ulertzen al ditugu?

| 2015-04-24 : 12:03

Ekonomiari buruzko albisteetan gero eta arreta gehiago jartzen ari gara, halabeharrez. Komunikabideen ahotan maiz agertzen dira BPG, Per Capita Errenta, Defizita edota Zorra bezalako oinarrizko kontzeptuak. Baina, egiaz ondo ulertzen al ditugu kontzeptuok? Esaterako, ba al dakigu zer den Barne Produktu Gordina eta zertarako erabiltzen den? Eta badakigu zer diren  Defizita eta Zorra eta  zer-nolako ondorioak dituzten egungo errealitatean?

Ataundik "lurrazpiko zibilizazio ia ideal baterako bidea" irekitzen omen da

Erabiltzailearen aurpegia berria.eus | 2015-04-24 : 10:41 | automatikoa

Iñaki Intxaurrandieta Uhartek (Donostia, 1964) eleberri eran idatzi du liburu esoteriko bat. Zera galdetu dio elkarrizketatzaileak Berrian: "Baina, Ataunen, non dago zehazki beste dimentsiorako sarbidea?". Eta Intxaurrandietak dio: "Ez dut orain zehaztu nahi, kuxkuxeroz bete ez dadin. Baina egon, badago. Intra izeneko lurrazpiko zibilizazio ia ideal baterako bidea da."

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Nafarroako Hitzaren webgunea berritu egin da

Erabiltzailearen aurpegia nafarroa.hitza.eus | 2015-04-24 : 09:34 | automatikoa

BERRIAk hasitako aldaketa prozesuaren bidean, «jarraipen naturaltzat» jo du Ion Orzaiz Nafarroako Hitza-ko zuzendariak webgunea berritzea. «Bere garaian apustua egin genuen papereko diseinua eta edukiak indartzeko: irudi erakargarriagoa, diseinu ikusgarriagoa… eta, aldi berean, sakoneko erreportaje eta elkarrizketak». Horren osagarria dator orain, euskarri digital berria: Nafarroa.hitza.eus. «Nafarroako Hitza-k bazuen webgune bat, baina ez zen batere dinamikoa. Hori aldatzen saiatu gara», nabarmendu du Orzaizek.

Guztia irakurri (nafarroa.hitza.eus) »»

Aurkitu duena

Asier Azpilikueta @aazpilikueta | 2015-04-23 14:12

Tira, @nafarroakohitza ren webgunea berritu dute azkenean. Lan txukuna! nafarroa.hitza.eus

Euskalgintza: berritu ala hil

Erabiltzailearen aurpegia argia.eus | 2015-04-23 : 18:36 | automatikoa

Larrun gehigarrian hausnarketa sakona. Euskalgintzaren muinean zerbait mugitzen ari da. Euskaltzale asko kezkatuta dago. Ziklikoa da. Euskal Herrian aro politiko berria zabaldu den honetan euskararen borroka bazterrean geratzen ari al da? Nola lortu euskalgintza impasse egoera honetatik atera eta euskararen normalizaziora bidean salto handi bat ematea?

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Aurkitu duena

Mertxe Mugika @MertxeMugika | 2015-04-23 11:34

Euskalgintza: kolpe bat mahai gainean eman, kolektiboki ahaldundu, eta aurrera begira pausu bat emateko garaia da. argia.eus/argia-astekari…

Aurrekoak ››