Teknologia albisteak

GipuzkoaAPP sariak, 2016an egindako aplikazio onenentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-11-30 : 08:38

Gipuzkoako Aldundiak urtero antolatzen dituen sarien banaketa izan zen atzo iluntzean Donostian. Azken urtean egindako aplikaziorik onenak saritu ziren eta hauxe izan zen irabazleen zerrenda: AtPoints, Berria App, Gaztea App, Olaberria App eta Tokikom aplikazioa. Zorionak denoi!

Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako aplikaziorik onenak saritzen ditu urtero GipuzkoaAPPs lehiaketak. Aurtengo deialdian 3 sari nagusi (10.000, 6.000 eta 4.000 eurokoak) eta 2 accesit (2.500 eurokoak) banatu ditu. 

Atzo izan zen sari-banaketa Donostian, eta hauexek izan dira ekitaldi honetako irabazleak.

  1. AtPoints app (Dinycon Sistemas). Zauden tokian, behar duzuna-edo iradokitzen dizu.
  2. Berriaren aplikazio mugikorra. 
  3. Gaztea irratiaren aplikazioa (Akting). Gaztea irratia entzun, zerrendak... 
  4. Olaberria App (IBD). Udala eta herritarren arteko komunikazioa sustatzeko aplikazioa.
  5. Tokikom taldeko aplikazioak (Codesyntax). Tokiko hedabideak zure sakelakoan (GoienaBaleikeErran eta Anboto).

Zorionak denoi!

Argazkia: Orain Gipuzkoa (Twitter).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago