Teknologia albisteak

Ikasturte hasiera Kidalen

Erabiltzailearen aurpegia
Tuaregen laguna
2016-10-24 : 08:55

Hilaren hamazazpia, astelehena, izan da Kidaleko haurrarentzat ikasturteko lehenengo eguna. Badoa haur kel_tamasheq-a, lau horma zaharrek estutzen duten eremu ilunera. Atzean utzi du kanpamentua, ama, eta basamortu zabala. Pozik doa halere, soineko berria jantzita, apain, eta dotore orrazturik… maletatxo gorria eskuan. Koadernoa, arkatzak, hiruzpalau margo, eta metalezko txorroskiloa altxor.

Gaur, ez da goizean goiz jaiki amarekin batera, egun zabaldu berriari abesti leun batez eskerrak ematera. Ez da bere lagunik kuttunenarekin elkartu, artalde mehea, lautada beltzek ezkutatzen dituzten larre sekretuetara bazkatzera eramatera. Ez du denbora alferrik galdu musker kolore urdinekin jolasean, ezta hondarrean, amona Halima zaharrak erakutsi bezala tifinar sinbolo magikoak marrazten.

Eskola ate aurrera iritsi orduko, pozik egin du barrura haur tuaregak.

  • Bonjour!__ lotsati, irribarretsuarekin agurtu ditu barrukoak.
  • Bonjour, comment ça va? __ erantzun dio irakasleak.
  • Assieds-toi s’il te plaît __jarraitu du gero.

Haurra eseri egin da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago