Giro paregabean ari dira egiten Lasarte-Orian (Gipuzkoa) bederatzigarren euskararen maratoia -1986an hasi ziren, eta lau urtean behin egiten dute-. 40 orduan etenik gabe euskaraz jardutea da asmoa, eta, horretarako, ekitaldi ugari antolatu dituzte. Goizean oholtza gainera igo dira herriko neska-mutilak, eta lotsarik gabe aritu dira denetarik egiten: antzezlanak, kantuak, bertsoak, asmakizunak, dantzak, Maialen Chorrautentzako opari eskaintzak...
Giro ederra asteburuan Lasarte-Orian, euskaratik eta euskaraz. berria.eus/albisteak/1280… @berria @petxarroman
'Irten armairutik' lelopean, 9. maratoia ospatzen ari dira Lasarte-Orian. @urtziurkizu berria.eus/albisteak/1280…
Lasarte-Oria euskararen maratoian murgilduta dago berria.eus/albisteak/1280… @berria bidez
Erantzun
Sartu