Duela bi egun askatu zen Schiaparelli modulua TGO satelitetik, eta, ondo bidean, bihar jarriko da Marteren azalean, hemen 16:48ak direnean. ExoMars egitasmoaren une garrantzitsuenetako bat izango da. Haren helburua: Marteren ingurunea aztertzea eta 2020rako prestatzen ari diren misioetarako teknologia probatzea. Europako (ESA) eta Errusiako (Roscosmos) espazio-agentzien egitasmoa da ExoMars. Marteren azalean, sentsoreen bidez, inguruneari buruzko datuak bilduko ditu: haizearen abiadura, hezetasuna, presioa, tenperatura, hautsa, eremu elektrikoa… Informazio horrek guztiak are-ekaitzak argitzen lagunduko duela uste dute astronomoek. Maniobra osoa bere webgunearen bidez jarraitzeko aukera emango du ESAk.
Schiaparelli modulua, Marten “lurreratzeko” prest #ExoMars @esa @roscosmos aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/schi… pic.twitter.com/mBhQnXVTWG
Schiaparelli modulua, Marten “lurreratzeko” prest #ExoMars @esa @roscosmos aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/schi… pic.twitter.com/VlI6i0GvvQ
Schiaparelli modulua, bihar arratsean Marten "lurreratzeko" prest aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/schi… | sustatu.eus/1476860426320 @zientziaeus bidez
Erantzun
Sartu