Teknologia albisteak
32

Armintxeko labar-artea, eta "eraso urbanistikoen" ondoriozko arriskuak

Erabiltzailearen aurpegia
2016-10-18 : 09:44

Armintxeko grabatu paleolitikoak espeleologoek aurkitu zituzten. Hona beraien kontakizuna, eta oharra, eraso urbanistikoek eragindako arriskuak pairatzen ditu leizeak. "Esan beharra dago, komunikabideetan agertu den panel nagusiaz gain, irudi gehiago ere aurkitu ditugula, zaldiak batez ere, galeria nagusiaren hainbat lekutan. Honekin batera, errealitate lazgarria agerian geratu da: koba honek izan dituen eraso urbanistikoek barrutik doan errekari bidea itxi diote, eta euri denboretan, galeria nagusia urez betetzen da... hainbat eta hainbat grabatu urpean utzi arte. Eta haiek hondatuz, jakina (lokatzez estaliak daude). Horretara, ezinbestekoa bihurtu zaigu kobaren (Armintxeko muino osoaren) portaera hidrologikoa ulertzea."

Guztia irakurri (actualid-ades.blogspot.com.es) »»

Txioak (32)

Erantzun

Sartu