Teknologia albisteak
46

Urko Aristi: "Erdaraz egiteko prest ez daudela esan didate askok"

Erabiltzailearen aurpegia
2016-10-03 : 09:59

ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan da Urko Aristi (Ibarra, Gipuzkoa, 1977) urte luzez. Radio Euskadiko 'Grafitti' arratsaldeko magazina gidatzen hasi da Aristi, gazteleraz. Erdaldunak euskarara eta euskal kulturara ekartzearekin «tematuta» dagoela esan du. "Ni tematuta nago erdaldunak euskal kulturara ekartzearekin (...) baina sentsazio kontrajarriak dauzkat: batetik, ahalegin handia egiten ari naiz kolaboratzaileen profila aldatzeko, eta euskal esferako hainbat jende gurera ekartzeko, erdaldunek orain arte ezagutu ez dituzten ahotsak ezagut ditzaten. Lortu dut, esaterako, Ana Galarraga eta Idurre Eskisabel ekartzea. Baina ezetz esan dit jende mordo batek. Ongi ikusten dutela ahalegina, baina eurek horretan muga jarria dutela eta ez daudela prest erdaraz egiteko (...) niretzat, pena da: zubiak ez baditugu eraikitzen, berriz ere ezezagutza handia izango da bi munduen artean".

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (45) | Erantzun 1

Erantzunak

2016-10-03 : 10:14

Zergatik ezin du euskaldun batek euskaraz egin Radio Euskadin berak hala nahi badu eta pertsona interesgarria baldin bada irrati saiorako? EAEko herritarren erdia gauza da euskara ulertzeko. 40 urtez beherako % 90. Zergatik ez gara behingoz hasiko saio elebidunak egiten espainolezko hedabideetan?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago