Teknologia albisteak
1

Twitterreko 140 karaktereak zenbatzeko orduan, irudiak eta estekak salbuetsita

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-09-15 : 10:18

Twitterrek maiatzean aurreratu zigun albistea: txioen muga diren 140 karaktereak zenbatzeko orduan, estekak eta argazkiak ez ditu aintzat hartuko. Eta orain aldaketak data ere badauka: datorren astelehenean gauzatuko da aldaketa (irailaren 19an), eta Twitterren mezu zabalagoak idazteko aukera izango dugu ordutik aurrera.

Twitterreko erabiltzaileontzat zenbaki ondo ezaguna da 140ko hori. Horixe da txiolariok dugun muga, mundua Twitter denetik. Muga hori ez da oraingoz aldatuko, baina astelehenetik aurrera aldaketa garrantzitsu bat inplementatuko du txoritxoaren sareak: 140 karaktere horiek zenbatzeko orduan, ez ditu aintzat hartuko ondorengoak:

  • estekak
  • argazkiak
  • erabiltzaile-izenak (@sustatu, adibidez)

Twitterrek maiatzean iragarri zuen aldaketa, baina orain arte ez da gauzatu. Astelehenetik (irailak 19) aurrera, ostera, Twitterren "lasaiago" idazteko aukera izango dugu, estekak eta irudiak sartu arren.

Konpainiak aldaketa iragarri zuenetik zalantzak sortu dira txiolarien artean, ea aldaketak zein eragin izango duen Twitterreko jardunean, ea onerako edo txarrerako izango den, ea 10 urtean sortu diren jardunbideak nola aldatuko dituen, eta nola baldintzatuko hemendik aurrerakoak. Hori guztiori etorkizunak esango digu, baina garbi dagoena da astelehenetik aurrera luzeago arituko garela Twitterren. 

Erantzunak

2016-09-20 : 09:07

Atzo gauean egin zuen aldaketa Twitterrek, eta dagoeneko luzeago idatzi dezakegu Twitterren. Hala ere, estekek oraindik kontatzen dute 140 karaktereetara iristeko. Ez, ordea, argazki, gif, irudi, inkesta eta bertxioen estekek. Twitterrek berak azaldu du beste txio honetan, GIF baten bidez: https://twitter.com/twitter/status/777915304261193728

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago