Teknologia albisteak

Linux sistema eragileak 25 urte bete ditu: Zorionak!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-08-25 : 11:13

Gaur 25 urte, 1991ko abuztuaren 25ean, argitaratu zuen Linus Torvaldsek Linux sistema eragilearen lehenengo bertsioa. Lau hilabete lehenago hasi zen proiektuan lanean, eta posta-zerrenda batera bidalitako mezu xume batekin aurkeztu zuen bere lana: "I'm doing a (free) operating system (just a hobby, won't be big and professional like gnu) for 386(486) AT clones. This has been brewing since april, and is starting to get ready.". Bere beharrak asetzeko egindako hasierako lan txiki hark 25 urte bete ditu, eta informatikaren mundua erabat aldatu du harrezkero.

1991ko udaberrian Linus Torvalds lanean hasi zen. Hasiera batean, bere beharrak asetzeko hasi zen programatzen, unibertsitatean zeukan hardwarearentzat softwarea programatzen, besterik ez. Laupabost hileko lanaren ondoren, ordea, konturatu zen sistema eragile bat zeukala esku artean, eta lehenengo bertsioa prest izan bezain azkar aurkeztu egin zuen, 1991eko abuztuan, Usenet sareko posta-zerrenda batean. Mezu historikoa sarean dago oraindik

Path: gmdzi!unido!fauern!ira.uka.de!sol.ctr.columbia.edu!zaphod.mps.ohio-state.edu!wupost!uunet!mcsun!news.funet.fi!hydra!klaava!torvalds
From: torv...@klaava.Helsinki.FI (Linus Benedict Torvalds)
Newsgroups: comp.os.minix
Subject: What would you like to see most in minix?
Summary: small poll for my new operating system
Message-ID: <1991Aug25.205708.9541@klaava.Helsinki.FI>
Date: 25 Aug 91 20:57:08 GMT
Organization: University of Helsinki

Hello everybody out there using minix -

I'm doing a (free) operating system (just a hobby, won't be big and
professional like gnu) for 386(486) AT clones.  This has been brewing
since april, and is starting to get ready.  I'd like any feedback on
things people like/dislike in minix, as my OS resembles it somewhat
(same physical layout of the file-system (due to practical reasons)
among other things).

I've currently ported bash(1.08) and gcc(1.40), and things seem to work.
This implies that I'll get something practical within a few months, and
I'd like to know what features most people would want.  Any suggestions
are welcome, but I won't promise I'll implement them :-)

Linus (torv...@kruuna.helsinki.fi)

PS.  Yes - it's free of any minix code, and it has a multi-threaded fs.
It is NOT protable (uses 386 task switching etc), and it probably never
will support anything other than AT-harddisks, as that's all I have :-(.

Torvaldsek mezuan onartzen duen bezala, hasiera batean hobby gisa hasi zuen lana, "ez da izango handi eta profesionala" aitortzen du mezuan. Usteak erdia ustel: 25 urte geroago, esan daiteke Linuxek informatikaren mundua aldatu duela eta gaur egun Linux erabiltzen dela hainbat eta hainbat esparrutan (ikus info zabala Wikipedian).

Linus Torvaldsek bakarka hasitako lanak berehala jaso zituen laguntzaileak eta, gaur egun, milaka programatzaile eta enpresa dira Linux sistema garatzen eta mantentzen jarraitzen dutenak. Azken batean, Linuxek informatikaren mundua aldatu du 1991eko abuztuaz geroztik. Linux Fundazioak orain gutxi emandako zenbakien arabera, 25 urteotan 13.500 garatzailek eta 1.300 konpainiak hartu dute parte Linux proiektuan. Datu eta kopuru guztiak zuzenean irakurri ditzakezu Fundazioaren txostenean.

Hortaz, Zorionak Linux!

Linuxen historiari buruzko informazio gehiago Wikipedian daukazu, eta baita 2 liburu interesgarri hauetan ere: Rebel Code eta Just For Fun. Eta baita ondorengo albisteetan ere: batbihiru, lau eta bost.

Erantzun

Sartu