Teknologia albisteak

Katalunian onartu duten bide-orri konstituziogilea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-28 : 12:55

Independentzia zehazki aipatu barik, bideo-orri independentista bat onartu zuen atzo Kataluniako Parlamentuak. Aurretik batzorde batean Junts Pel Si eta CUP mugimendu politikoek onartutako 11 puntu dira. Parlamentuko plenoan gehiengo osoz onartu zuten Junts eta CUP-ek. Original katalana hemen irakurri dezakezue (puntu zenbakituen ordez, epigrafeak jarri dituzte, baina testu originala zenbakitua zela uste dugu). Jarraian, euskarazko gure itzulpena.

1. Gaur egunean, ez dago inongo aterabiderik Kataluniako herriak erabakitzeko eskubidea ezagutua izan dezan marko juridiko konstituzionalean eta Espainiako legedian. Eskubide horri ekiteko modu bakarra deskonexioa eta prozesu konstituziogile propioa aktibatzea dira.

2. Kataluniako herriak badu zilegitasunik prozesu konstituziogile propioa, denokratikoa, herritarrengan oinarritua, transbersala, partehartzailea eta loteslea hasteko, horretarako Kataluniako erakundeen ezagutza, babes eta abala edukita.

3. Beste herri batzuetako esperientziek balioetsi egiten dute Katalunian hasitako bidea, prozesu konstituziogile baterako modelo berezi bat eraikitzen joateko, geure ezaugarri sozial, kultural, politiko eta ekonomiko berezkoak kontuan harturik.

4. Prozesu konstituziogilearen marko metolodikoa adostasunezkoa, publikoa, gardena eta partekatua izan dadin saiatu beharra dago, gizarte osoaren eta abala ematen dioten erakundeen artean. Prozesu konstituziogilea gai izan behar da sentipen ideologiko eta sozial guztiak hasieratik bere baitan egokitzeko; eta baita prozesuari aurre egiteko orduan hautatzen den metodoan zehaztu beharreko adierazle, egutegi eta gainerako kontuetan.

5. Hiru fase gertatu behar dira prozesu konstituziogilean: lehena, prozesu partehartzailea; bigarrena, deskonexioa Estatu espainiarrarekiko eta hauteskunde konstituziogileen deialdia asanblada konstituziogilea idazteko; eta hirugarrena, erreferenduma deitzea konstituzioa herriak onartzeko.

6.  Lehen prozesu partehartzailearen organo nagusia Gizarte Foro Konstituziogile bat izango da, eta haren partaideak izango dira gizarte zibil antolatuaren eta alderdi politikoen ordezkariak. Gizarte Foro Konstituziogileak etorkizuneko Konstituzioaren eduki zehatzen inguruko galderak formulatu eta eztabaidatu beharko ditu. Herritarrek argitu beharko dituzte galderak, partehartze prozesu herritar baten bidez. Herritarren partehartzearen emaitzak betekizun loteslea izango dira Asanblada Konstituziogilearen partaideentzat, eta Konstituzio proiektuaren testuan sartu egin beharko dituzte.

7. Herritarren partehartzearen fasearen ondoren, Espainiako Estatuko legaltasunetik deskonexioa osatuko da, deskonexio legeak onartuz Kataluniako Parlamentuan. Aldebakarreko ariketa demokratikoak balio izango du Asanblada Konstituziogilea konbokatzeko. Ildo honetako legeek ez dute beste inongo botere, epaitegi edo auzitegiren kontrolik edukiko, ezingo dira indargabetu edo inpugnatu.

8. Kataluniako Parlamentuak egin beharreko prozesu konstituziogilea babestuko du. Horretarako, Parlamentuak eskatzen dio Gobernuari herritarren esku uzteko eztabaida konstituziogile sozial, transbersal, anitz, demokratiko eta irekia egiteko behar diren beharrezko baliabideak. Helburu horretarako, Parlamentuak prozesu konstituziogilearen jarraipenerako batzorde bat osatu beharko du.

9. Asanblada Konstituziogilea, konbokatu, hautatu eta eratu ondoren, botere osoz hornitua egongo da. Asanblada horren erabakiak derrigor bete beharrekoak izango dira gainerako botere publikoentzat, eta pertsona fisiko eta juridikoentzat. Asanbladaren erabakiak kontrol orotarik libre egongo da, ezingo dituzte baliogabetu edo inpugnatu inongo botere, epaitegi edo auzitegitan. Asanblada Konstituziogileak mekanismoak ezarriko ditura pertsonek eta gizarte zibil antolatuak parte hartu ahal izan dezaten, zuzenki, aktiboki eta demokratikoki, konstituzio proiekturako proposamenak egiten eta eztabaidatzen.

10. Asanblada Konstituziogileak Konstituzio proiektua onartzen duenean, konstituzio-erreferenduma deitu beharko du Kataluniako herriak Konstituzio berriaren testua onartu edo baztertu dezan, era baketsu eta demokratikoan.

11. Prozesu konstituziogilean hasieratik kontuan hartuko da genero ikuspegia, modu transbersal batean, estrategia bikoitz batekin, gure gizarteko inertzia historiak hausteko, eta prozesu konstituziogilea pertsona guztientzat izan dadin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago