Teknologia albisteak
15

Pili Zabala, Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko hautagai

Erabiltzailearen aurpegia
2016-07-20 : 11:26

Pili Zabala, Podemos Euskadiren EAErako lehendakarigai izateko hautagai izango da alderdi honen hauteskunde primarioetan (non beste hautagai bat egon badagoen gutxienez). Alderdiaren EAEko zuzendaritzaren babesa du Zabalak. Joxi Zabala zenaren arreba da Pili Zabala. Joxi Zabala eta Joxean Lasa GALen izenean desagerrarazi eta hil zituzten 1983an. Enrique Rodiguez Galindo jenerala eta Goardia Zibileko beste kargu batzuk hilketa hargatik kondenatu zituzten 2000. urtean.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Txioak (15)

Erantzun

Sartu