Teknologia albisteak

Europython Bilbon, bigarren urtez jarraian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-07-17 : 10:49

Europython urtero Python programazio lengoaiaren inguruan egiten den nazioarteko biltzarra da. 2015eko edizioa Bilbon izan zen, eta hain ondo irten omen zen non aurten ere hiri berean izango den Europython 2016, gaurdanik datorren igandera (uztailak 17-24).

Eurpython pozik geratu bazen iaz Bilborekin, hiria ere bai informatikarien biltzarrarekin. Kongresuaren komunikazio bulegoaren arabera, Bilboko Udalean kalkulatu dute, BIEMH makina-erramintaren bienalaren ondoren, Europython dela hirian eragin ekonomiko handienetakoa egin duen biltzarretako bat. 8 egunean, aurten, 1.200 bisitari kanpotarrekin, 4.1 milioi euroko inpakto positiboa izango duela kalkulatu dute.

Biltzarraren eduki gehiena erdaraz izango da (ingelesez batez ere, eta gaztelaniaz), baina euskarazko agerpen batzuk ere izango dira. Biltzarraren egoitza den Euskalduna Jauregiko Barria-1 aretoan, asteazkenean bazkalostean izango dira horiek (adi, bazkaloste europarra da hau, 14.00etan hasten baita).

Hauek dira euskarazko hitzaldi horiek:

Agerpen horiez gain, informatikarientzako bazka ugari. Zerbait nabarmentzekotan, Python-ekin egindako garapen zehatz entzutetsu batzuen emaitzak azalduko dizkigutela.

  • BBCko ordezkariek Microbit zer den azalduko dute. Erresuma Batuko ikastetxeetan banatu diren hardware plaka batzuk dira Microbit-ak, Python lengoaiaren bertsio batekin doaz hornituta, eta konputazioaren oinarriak irakasteko ahalegin bat dira.
  • Duela hilabete batzuk albiste handia izan zen uhin grabitazionalen aurkikuntzan, Python erabili zuten zientzialariek, eta hori azalduko dute hitzaldi honetan.

CodeSyntax, Sustatu egiten duen enpresa, Europython-go babesleetako bat da. Python lengoaia da etxe honen programazio tresna, eta Sustatu ere Python-en idatzia dago bere sakonean, Django izeneko azpiegitura medio.

Hemen Europython 2016ko programa zehatza, ekitaldiz betea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago