Teknologia albisteak
55

Euskaldun eta erdaldunen arteko arrakalaz

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-06 : 09:07

...alferrik da zubigintzan saiatzea inork ez badu biderik ibili nahi. Ez bakarrik “haiek” ez dira etorri, baizik eta geu gaude ghettoturik. (...) Hizkuntzarena eta bere bidez sortutako kulturaren ezintasuna da egiazko gure arazoa, nire ustez. Prolema ez da sozialismoa, kristaudemokrazia, liberalismoa edo bestelako kontu bat, gurea kultura kolonizatu baten gaitza da eta kondenatuta gaude “besteak” liluratzera, geureganatzera, biziko bagara. Eta bizi behar hilzoriko horretan, filosofo gazteak eta enparauak datoz esanez orain independentziarako eta estatu propialerako bidean euskara eta euskal kultura ez ditugula ardatz bilakatu behar geure aldarrietan. Baliteke, bai. Eginahalak eginagatik guk ez dugu oraino asmatu eta saio berrietarako tenore da, baina kontuz, esaerak dio gazteak ez daki, zaharrak ezin du. Nago ez ote garen ibilbide horretan desagertuko, nola Draa ibaia basamortuko hondarraren handitan.

Guztia irakurri (zuzeu.eus) »»

Txioak (55)

Erantzun

Sartu