Ipar Euskal Herriko elkargo bakarrak gainditu du jada aitzina atera ahal izateko bigarren baldintza: gutxienez herrien erdiek baiezkoa ematea. Atzo bozkatu zuten herriei esker, hain zuzen, 80 dira jada HELEP Herriarteko Lankidetza Erakunde Publiko bakar baten alde bozkatu duten herriak. Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko herriak gehituta 158 dira orotara —Biarnoko Lixozerekin eta Zuberoako Jeztaze kenduta—, eta, prefeturako iturriek BERRIAri baieztatu diotenez, erdiek baiezkoa ematea aski zen proiektua aitzina atera ahal izateko; hots, 79 herrik. Batek gehiagok eman dio babesa, halere, 80 herritara iristeraino. 2017ko urtarriletik aitzina Ipar Euskal Herria hirigune elkargo bakarrean bilduko da, beraz.
Baldintza guziak bete ditu elkargo bakarrak iparraldekohitza.eus/2016/05/04/bal… @berria @BATERAeh pic.twitter.com/0fW5QQBp1Z
@IEHkohitza @berria @BATERAeh Zorionak! Iparraldeal Hegoaldeari erakutsiko nola dantzatu
@FBidaiakF Dantzatzen aspalditik dakigu Euskal Herrian, kontua da noren doinuan, noren musikarekin egiten duun dantza...
Baldintza guziak bete ditu elkargo bakarrak iparraldekohitza.eus/2016/05/04/bal… @berria @BATERAeh pic.twitter.com/0fW5QQBp1Z
Baldintza guziak bete ditu elkargo bakarrak iparraldekohitza.eus/2016/05/04/bal… @berria @BATERAeh pic.twitter.com/0fW5QQBp1Z
Baldintza guziak bete ditu Ipar Euskal Herriko elkargo bakarrak iparraldekohitza.eus/2016/05/04/bal… | sustatu.eus/1462402436870 via @IEHkohitza
Baldintza guziak bete ditu Ipar Euskal Herriko elkargo bakarrak iparraldekohitza.eus/2016/05/04/bal… | sustatu.eus/1462402436870 @IEHkohitza bidez
Erantzun
Sartu