Teknologia albisteak

Euskal kultur sorkuntzaren komunikazioari eta transmisioari buruzko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Jalgi
2016-05-06 : 16:54

Zabalik dago jada, JALGI euskal kulturaren plaza ibiltaria egitasmoaren baitan, euskal kultur sorkuntzaren komunikazioari eta transmisioari buruzko jardunaldietan izena emateko epea. Amurrion izango da topaketa maiatzaren 26 eta 27an.

Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu?

Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri?

Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana?

Zer egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko?

Noren ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?

Kulturgintzan aritzen garen eragile askoren galderei elkarrekin erantzuten ahaleginduko gara jardunaldiotan. Nork bere esparrutik erantzungo die gero esparru ezberdinetakoen ostean hausnartu ditzagun, irakurketa komun bat egin dezagun.  Jardunaldiotako edukiok ez dira Amurrin geratuko, urte osoan zehar, hurrengo JALGIra bitartean jorratuko ditugu, harik eta euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa bermatuko duten neurriak adostu eta gauzatzen ditugun arte.

METODOLOGIA, bi egunetarako berbera

10:00-11:30 ponentziak
11:30-12:00 atsedena
12:00-13:30 lan-taldeetan ponentzien edukietan sakondu.
13:30-15:00 bazkaldu
15:00-17:00 mahai-ingurua

 
HIZLARIAK

Maiatzaren 26an, komunikazioaz

Alea: Aritz Martinez de Luna
Argia: Gorka Bereziartua
Berria: Mikel Lizarralde
Bilbo Hiria: Ane Zabala
Di-Da:  Igor Elortza
Gara: Xole Aramendi
Gaztezulo: Zuriñe Maguregi
Goiena: Iban Arantzabal
Hamaika TB: Iñaki Uria
Iparraldeko Hitza: Iñaki Etxeleku
Manex Agirre (sortzailea eta Arabako teknikaria)
Zu Zeu: Anartz Bilbao

Maiatzaren 27an, transmisioaz

AEK: Mertxe Mugika
Bertsozale elkartea: Ixiar Eizagirre
EHU: Iratxe Retolaza
EHU: Ismael Manterola
EHU: Lore Erriondo
Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea: Eneritz Artetxe
HUHEZI; Nekane Goikoetxea
Ikastolen Elkartea:  Imanol Igeregi
Taupaka: Josu Bergara
Topagunea: Manuel Moreno
UEMA: Xabier Aizpurua

MAHAINGURUETAN

Maiatzaren 26an: Zein dira euskal sormen lanen berri hedatzeko zailtasunak?

Estitxu Garai Artetxe
Lander Garro
Gaizka Aranguren
Josu Amezaga
Leire Palacios

Maiatzaren 27an: Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?

Andoni Tolosa Morau
Oier Araolaza
Lorea Agirre
Oihane Perea
Idurre Alonso

ANTOLATZAILE/BABESLEAK

Bertsozale elkartea
Topagunea
EHAZE
Aiaraldea komunikazio lehioa
Ahotsenea
Jakin
Hik Hasi
Sortzen Ikasbatuaz
 
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Izena emateko: www.jalgika.eus/jardunaldiak

Matrikula: (OHARRA: Kopuru mugatua)

Egun bakarra 20€ ( bazkaria barne)
Bi egunetan 30€ ( bazkaria barne)
Bazkaria: Reforren bertan.

Biltokia: Amurrioko Refor

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago