Teknologia albisteak
19

Zoroarena

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-03 : 23:33

Agian garai terribleak datoz,
Altzariak eta armarriak
Lastoa bezala erreko diren
Egun gorriak.
Agian garai zantarrenak datoz:
Bertute zena endekapen
Eta eskua atzapar.
Dena kare, dena hondar,
Soldaduak eta inudeak bide bazterretan.
Baina agian orduon mekanismoak
Mezu okerra bidaltzen du
Edo deszifragaitza da
Eta ni
Gezurrik tristeena
Ari naiz kontatzen:
Antzik eman gabe esaten den huraxe.
Eta orduan bai, garai iluna,
Zoroarena,
Gainean izango da.

Guztia irakurri (ontziteria.tumblr.com) »»

Txioak (19)

Erantzun

Sartu