Teknologia albisteak
60

'Txoministak' web-telesaila ARGIAn estreinatuko da

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-03 : 22:50

Hiru Damatxo ideia faktoriaren eskutik, web-telesail berria dator zuen pantailetara asteazkenetik aurrera. Sintonizatu ARGIA, bertan ikusiko baituzu beste inon baino lehen Txoministak. Utikan House of cards eta Borgen. Ez duzu AEBetara edo Danimarkara joan beharrik, hemen duzu, azkenik, Euskal Herrian girotutako telesail politikoa: alderdi baten barrenak kontatzen ditu Txoministakek; alderdi horrek Txoministak du izena (nola ez) eta telesailaren egileen arabera, “Euskal Herria definitiboki askatzera doa”.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (60)

Erantzun

Sartu