Teknologia albisteak

Ping-pong mahai interaktiboa, estatistikak jaso eta jokoa hobetzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-05-02 : 16:20

Mahai-tenisa gustatzen bazaizu, eta Forrest Gump bezain ona izan nahi baduzu, hona hemen aukera paregabea: ping-pong mahai interaktiboa da, jokoren estatistikak jasoko dizkizuna, eta zure jokoa hobetzen lagunduko dizuna. Ikasle alemaniar baten tesi-proiektua da. 

Thomas Mayer izeneko ikasleak sortu du mahai interaktiboa, ikasketa amaierako proiektu gisa. Ping-pong mahai adimenduna da. Pilotaren ibilbidea trackeatzen du, jokoaren datu eta estatistika guztiak jasotzen ditu, eta zure jokoa hobetzen lagunduko dizu.

Mahai-tenis jokalari profesionalentzat pentsatu du, jokalari zein entrenatzaileei nahi adina estatistika emateko. Hala ere, etxean jartzeko gogoa ematen du, ala?

Informazio gehiago: www.digitaltrends.com.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago