ETXERAT. Badajozeko kartzelan (750 km) den Gorka Fraile larriki gaixo dagoen presoetako bat da, eta herenegun bertako ospitalera eraman zuen poliziak OBTA (Ordenadore Bidezko Tomografia Axiala) bat egin ziezaioten, 2015eko martxoan diagnostikatu zioten mingaineko minbiziaren jarraipena egiteko beharrezkoa. Eskuburdinak jarrita egin zuen bidai osoa presoak, baina makinan sartu aurretik kendu egin zizkioten; tomografía bat egiteko unean jokabide logikoena.
Badajozeko ospitaleko langileek Gorka Fraile presoari emandako tratua salatzen du Etxeratek ow.ly/4ni3MU pic.twitter.com/ok1vRnhx3d
Erantzun
Sartu