Teknologia albisteak
15

"Galia" zeritzona erromatar konkista aurretik (mapa)

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-23 : 11:30

Wikipedian agertzen den mapa historiko interesgarria. Julius Zaesar berak desberdindu zituen herri akitaniar protoeuskaldunak gainontzeko herri galiarretatik bere konkistaren memoria jasotzen duen "Galietako guda" idatzian. Herri akitaniar hauek lirateke egungo Euskal Herri eta Gaskonia bateratuko luketenak. Paradoxikoki Urkuluk, Barkosek eta Roussetek instituzionalki egun ordezkatuko luketenak. Nabarmentzeko, era berean, Okzitaniak ere balukeela nolabaiteko "continuum" bat orduko mapan, zeltiar mediterranear narbonnensiek eta egundaino misterioz jantziak diren herri liguriarrek osatuko luketena.

Guztia irakurri (blogak.eus) »»

Txioak (15)

Erantzun

Sartu