Teknologia albisteak

micro:bit, haurrei programazioa irakasteko BBCren ekimena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-03-22 : 10:27

Gaur, martxoak 22, BBCk milioi bat programazio-kit bidaliko dizkie Erresuma Batuko 11 eta 12 urteko haurrei. Programazio kit hauek micro:bit izena daukate eta Raspberry Pi ordenagailuen antza daukate: tamaina txikia, prozesadorea, mikro-usb sarrera, bateria konektorea, LED argien matrizea, ... Ez da lehen aldia BBCk horrelako zerbait egiten duena. 1980ko hamarkadan BBC Micro izeneko ordenagailua atera zuen, micro:bit berriaren asmo berarekin: haurren artean informatika-hezkuntza sustatzea.

Programatzeko hainbat aukera emango ditu BBCren micro:bit gailuak, tartean Python programazio-hizkuntza erabil daiteke MicroPython bidez (hemen Python Fundazioaren oharra). Hau bezalako ordenagailu txikietan ibiltzeko bereziki landutako inplementazioa da MicroPython, Python 3 bertsioan oinarritua.

micro:bit-en webguneko Getting started atalean hainbat errekurtso eskuragarri jarri dituzte. Beheko bideoan ikus dezakegu zer den micro:bit eta zer egin dezaketen haurrek:

Erantzun

Sartu