Teknologia albisteak
123

Jalgi - Euskal kulturaren plaza ibiltaria

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-19 : 10:54

JALGI euskal kulturaren plaza egitasmoa, gure kulturaren historia, egungo egoera eta etorkizunekoa erakutsi, hausnartu, eztabaidatu eta bermatzeko sortutako egitasmo kolektiboa da. Kultur adierazpide guztietako sortzaileen lanak hartuko ditu aintzat JALGIk. Urtero Euskal Herriko eskualde batean burutuko dugu eta Euskal Herriko kultur eragileak eta tokian tokikoak auzolanean paratuko ditugu. Gertutasuna bilatuko dugu, eta horretarako, ohikoez gain, ez-ohiko espazioak, momentuak eta formatuak erabiliko ditugu, ez-ohiko hartzaile eta parte hartzaileengana ere iristeko. Aurtengo Jalgi Aiaraldean izango da maiatza amaieran. Atzo bertan aurkeztu zen proiektua eta webgunea. Bertan duzue informazio guztia.

Guztia irakurri (jalgika.eus) »»

Txioak (123)

Erantzun

Sartu