DSS2016k eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustaturik eta Nazioarteko Erakundez osatutako Talde Antolatzaileak gidaturik, Batzorde Zientifikoak (PDF) Protokoloaren lehen zirriborroa marraztuko du egunotan, Donostiako Tabakalera Kultur Gunean. Nazioarteko adituek osatzen dute batzordea, hizkuntza alorrean eta legedi alorrean izen handiko akademikoak dira. Irakasleez gain, instituzioetan aholkulari direnek ere osatzen dute Batzordea. Protokoloa neurri zehatzak biltzen dituen dokumentu bat izango da eta hizkuntza eskubideak modu eraginkorrean aplika daitezen neurriak proposatuko ditu. Bartzelonan 1996an aurkeztu zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean oinarrituko da Protokoloa. Deklarazio hori nola aplikatu proposatuko du Protokoloak.
Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatzeko Batzorde Zientifikoa lanean hasi da #HizkEskProtokoloa kontseilua.eus/?p=3918
Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatzeko Batzorde Zientifikoa lanean hasi da kontseilua.eus/hizkuntza-esku… pic.twitter.com/ZbOt13ROp0
Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatzeko Batzorde Zi... via @kontseilua | kontseilua.eus/hizkuntza-esku… | sustatu.eus/1449008864249
Erantzun
Sartu