Teknologia albisteak
32

'Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015)' liburua aurkeztu du Euskal Memoria fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia
2015-12-01 : 12:20

"Ez dugu inoiz aitortzarik izan". Argi hitz egin du Eugenio Etxebeste iheslari ohiak iheslarien errealitateaz: «Nahikoa ahaztua izan da, eta ukatua ere bai zenbait eremutan. Eta iheslariak ez aitortzeak gatazka politikoa ez aitortzea dakar». Inoiz eduki gabeko aitortza hori izan nahi du, besteak beste, Euskal Memoria fundazioaren Iheslariak. Euskal erbestea (1936-2015) liburuak. Iñaki Egañak zuzenduta, azken laurogei urteotako datu eta testigantzak bildu dituzte, hainbat artxibotan arakatuta eta protagonistekin hitz eginda. Denera, 170.000 bat lagun zenbatu dituzte, garai ezberdinetan, munduko 60 bat herrialdetan.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (32)

Erantzun

Sartu