Teknologia albisteak

Unibertsoaren historia osoa infografia interaktibo honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-10-15 : 11:12

Matan Stauberrek sekulako lana hartu du: Wikipedian agertzen diren gertakari historiko guztiak hartu, eta infografia dinamiko ikusgarri batean jarri ditu. Emaitza? Unibertsoaren historia osoa (14.000 milioi urte) infografia honetan laburbilduta: Histography.io

Big Bang-arekin hasi eta azken gertakari historikoetaraino, Wikipedian azaltzen diren une historiko guztiak bildu dituzte infografia interaktiboan. Unibertsoaren historia, gure planetarena, gizakiarena,... Puntu bakoitza gertakari bat da. Datuak Wikipediatik jasotzen ditu eta automatikoki eguneratzen dira. 

Milaka eta milaka puntu, beraz. Larregiko informazio horrek zailtasunak ematen ditu Histographyn nabigatzeko orduan, baina interfazeak laguntza ere eskaintzen dio erabiltzaileari. Denbora-tarte bat aukeratu daiteke (izan urte gutxi batzuk edo izan miloika), eta gustuko gaiak filtratzeko aukera ere ematen du. 

Arte eta Diseinuko ikasketa-bukaerako proiektu gisa sortu zen Histography proiektua, Bezalel Academyan, eta 2015eko saria irabazi zuen.

Hori bai, oraingoz Chromen eta Safarin bakarrik erabili daiteke. 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago