Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroak lehen pertsonan baieztatu du euskal presoen hurbiltzearen alde egiten ari den lana. Uztailaren 8an presoen inguruko jendearekin horri buruzko bilkura egin zutela berretsi du, hain justu, eta presoen eskaerak banaka aztertzen ari direla gogoratu. Azaldu duenez, kondenaren luzeraren eta espetxeen egoeraren arabera ari dira aztertzen preso bakoitzaren kasua, eta, betiere, senideengandik hurbiltzearekin eta gizarteratzearekin lotuta.
Euskal presoen hurbiltze eskaerak banaka aztertzen ari da Frantzia; ez, hala, Espainia ow.ly/RJ3kt ow.ly/i/cMkHU
'Euskal presoen hurbiltze eskaerak banaka aztertzen ari dela berretsi du Taubirak' @berria berria.eus/paperekoa/2363…
'. @EtxeratElkartea -k jakinarazi duenez, gainera, «hurbiltze puntualak» baino ez dira izan orain artekoak' @berria berria.eus/paperekoa/2363…
Erantzun
Sartu