Arlo sozialak pisu handia du Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak hitzartutako akordio programatikoak. Indar haietako organoek azken oniritzia ematea falta bada ere, atzo 20:46an itunaren edukia komunikabideei eta iritzi publikoari plazaratu zieten. Duela lau urteko UPN-PSN gobernu akordioaren aldean, askoz ere mardulagoa da.
Ziklo berri baterako akordioa @joxerrasenar bit.ly/1KtYLRh
Gobernua babestuko dutenak Euskararen Lege berri bat egiteko ados jarri ez izana ez da seinale ona. Ea aurrerago! berria.eus/paperekoa/1770…
Komunikabideen pressingaren beldur handia sumatzen da! @petxarroman
@landergarro @petxarroman lagun nafar batzuek esana: atzerakada frenatzea eta indarrean den euskararen legea betetzen badute, pozik!
Gai konplexuentzako, izaera konplexuz betea, euskaldunona #horiHalaDa @txargain @petxarroman
@landergarro Ez euskarazko komunikabideen pressingarena, alajaina!
Euskarazko komunikabideok pressing egiteko gertuago ginetekeen euskararen lege on bat lehenagotik izan bagenu, alajaina! @petxarroman
@landergarro Garbi dago larre motzean jarraitu beharko dugula. Ohituta gaude!
Zer egingo genuke lokatzetik kanpo, epelean! "Oroitzen duzue larri bizi ginenekoa? Bizirik sentitzen ginen behintzat..." @petxarroman
@landergarro @petxarroman Proposamen zehatzak baldin badituzue egizkiezue. Benetan.
Euskararen lege berri bat atera dezatela! @hedoi_etxarte @petxarroman
Berriak ez du esan nahi ona eta aplikagarria denik. Parlamentuen jokoen arazoetako bat hori da. Aplikazioa gakoa. @landergarro @petxarroman
A, noski, esakera zehatzak: -Lege berri bat (euskararen aldekoa). -Aplikazio egoki bat. @hedoi_etxarte @petxarroman
@landergarro kar kar! Afera «euskararen aldekoa»k zer esan nahi duen da: dirua jarri, baliabideak> lana lana lana. @petxarroman
@hedoi_etxarte @petxarroman Eta marko bat, ezta?
@landergarro @hedoi_etxarte Nahiko garbi dago bidea, Kontseiluak Anaitasunan marraztu zuena. Beste gauza bat da borondate politikoa!
Erantzun
Sartu