Teknologia albisteak
11

Aurreskuaren burbuilak eztanda egingo du inoiz?

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-13 : 11:06

Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino esplotatzen ari al gara aurreskua? Eraikuntzaren burbuilak eztanda egin zuen, baina aurreskuaren inflazioak puzten jarraitzen du. 4 urtetan 297 aurresku jaso ditu Martin Garitanok. Inflazioak debaluazioa dakar, eta aurreskua ere halaxe dago noski, erabat debaluatuta.

Guztia irakurri (dantzan.eus) »»

Txioak (10) | Erantzun 1

Erantzunak

2015-05-13 : 23:27

Aurreskuak izan duen ibilibidea ezagutzeko, "Dantza bat hainbat esanahi" izeneko Gradu Bukaerako Lan (GBL) interesgarria egin zuten iazko ikasturtean Beñat Flores, Maider Juaristi eta Aitana Duque ikasle ohiek. Hemen dago ikugai:

https://vimeo.com/113073239

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago