Teknologia albisteak
49

Emarock eguna, apirilaren 25ean Aretxabaletan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-31 : 19:58

Apirilak 25 Aretxabaletan Emarock eguna ospatuko dugu. Emarock emakume musikarien inguruan lan egiten duen proiektu bat da. Lelo sinle eta argia daukagu egun honetarako GOAZEN ROCKEATZERA!!! Etorri, ezagutu talde berriak, dantzatu, abestu, ondo pasa eta nola ez eszenatoki azpian edo gainean elkarrekin rockeatu dezagun. Emanaldiei dagokionez esan bezala Emarock Eguna 11:00etan hasiko da. Goizean ekintza guztiak Herriko plazan burutuko dira, bertan jarriko den karpan zein arkupetan. Goizeko emanaldiak hauek izango dira: Puski txurruski eta Mariski “Pilo pilo korapilo” umeentzako ikuskizuna, Maixa ta Lagunak, Mikro Librea eta Ines Osinaga. Emanaldi hauetaz gaien goizean tailerak egongo dira, umeentzako prioritatea. Egitarau osoa eta informazio guztia datozen egunotan.

Guztia irakurri (emarockproiektua.com) »»

Txioak (49)

Erantzun

Sartu