Teknologia albisteak
48

Tropelak 10 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-31 : 16:20

Atzo izango balitz bezala dugu gogoan proiektu honi ekin genion eguna. 2005eko Frantziako Tourra bizi izan genuen Tropelarekin lehen aldiz. Gaur egun, ordea, nekez pentsa dezakegu Frantziako Tourra Tropelarik gabe, ezta? Bi izan ziren 2005ean antolatutako ekitaldiak; egun 21 dira antolatzen ditugun lehiaketak. Tropela bere hastapenetatik ezagutu duzuenok webguneak izan duen garapena ere gogoan izango duzue. Badu egungo Tropelak 2005koaren antza, baina zalantzarik gabe oso desberdina da. Teknologia berriek eskatzen dutenaren egokitzapenetara moldatzen saiatzearen ondorio, nahiz eta askotan nahi bezainbeste aurrera egin ez. Berrikuntzak izan dira eta berrikuntza berriak ere etorriko dira. Espero dezagun guztion gustukoak izatea!!

Guztia irakurri (bloga.tropela.eus) »»

Txioak (48)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago