Teknologia albisteak
65

Julio Zesar edo MZOMR CHXDV. Zein da seguruagoa?

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-05 : 13:22

Xabier Díaz Silvestre Film askotan Bigarren Mundu Gerran Alemaniak komunikazioak zifratzeko erabilitako "Enigma" makinak agertzen dira. Enbaxadek, urpeko ontziek, espioiek... irrati uhinak erabiltzen zituzten komunikatzeko, eta gure inguruan barreiatzen direnez, zifratuta bidaltzen ziren sekretua bermatzeko asmoz. Ondorioz, estatuek deszifratzera dedikatzen ziren sailak zituzten eta, adibidez, Erresuma Batuan Alan Turing matematikaria eta bere Hut-8 taldeko emakume eta gizonezkoek "Enigma" mezuak deszifratzen jardun zuten.

Guztia irakurri (zientziakaiera.eus) »»

Txioak (65)

Erantzun

Sartu