Luizi bat izan da goizeko 09:15ak aldera Tolosako Santa Luzia auzoan, N-1ean Donostiarako noranzkoan dagoen gasolindegian. Lurrak guztiz jan du gasolindegia. Une horretan inor ez zegoenez, ez da zauriturik izan. Gasolindegiak urtebete zeraman zabalik, antzeko luizi batek duela bi urte aurrekoa suntsitu baitzuen. Hilabete askoz itxita egon ostean, berriro eraiki zuten eta mendian harrizko horma handi bat eraiki zuten babesa emateko. Lurrak, ordea, horma hori ere irentsi du gaur.
[Azken ordukoa] Luizi batek Tolosako gasolindegia suntsitu du bit.ly/1zMo6xE pic.twitter.com/gCT8X9q5bs
Luizi batek gasolinera txikitu zun. Berriz iriki zuten leku igualen. Gaur beste luizi batek txikitu du berriz. ataria.info/tolosa/1425030…
Guztiz suntsitua geratu da Santa Luzia auzoko gasolindegia.Duela urtebete zabaldu zuten berriz bit.ly/1zMo6xE pic.twitter.com/ROASt830sH
[Eguneratua] Luizi batek Tolosako Santa Luzia auzoko gasolindegia suntsitu du bit.ly/1zMo6xE pic.twitter.com/sLIGavDa0I
Gasolindegian lan egiten zuten 15 lagunak beste edonon kokatzeko esfortzua egingo du Gureak-ek bit.ly/1zMo6xE pic.twitter.com/0ZuKYBKga4
Erantzun
Sartu