Teknologia albisteak
58

Merezi du Facebook eta Twitterren lanean jarraitzeak?

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-12 : 15:54

Sare sozialak edo eposta? Markak denbora eta dirua alferrik xahutzen ari direla dio Forresterren txosten batek. Duela gutxi Ogilvy-ren ikerketa batean aipatzen da Facebooken edukia jarri eta lantzen duten marka eta enpresek beraien erabiltzaileen %2-arengana bakarrik iristea lortzen dutela. Eta zein da alternatiba? CodeSyntaxen estrategia birplanteatzen ari gara, eta FastCompany-k bezala eta ikusten ari gara agian jatorria indartzera itzuli behar dugula: eposta. Facebook bidez zure jarraitzaileen %2-arengana iritsiko zara, eposta erabiltzaileen %90-ari iristen zaio.

Guztia irakurri (codesyntax.com) »»

Txioak (56) | 2 Erantzun

Erantzunak

2015-02-12 : 17:41

Hausnarketa interesgarria ;) Sektore klasikoetan ados. Baina adibidez gurean, korrikalarien % handi bat (gehiena) sare sozialetan aurkitzen da.

2015-02-12 : 22:05

eta gazteen zati handi bat, eta informatikariak, feministak, mendizaleak edo edadetuak. Denetik dago FB-en. Audientzia ez da zalantzan jartzen, bai ordea:

- Irismena: horietatik zenbatengana iristen dira gure mezuak eta hemendik urtebetera zenbatengana iritsiko gara horrela? (geroz eta gutxiago, ordaintzen ez badugu)

- Epe luzerako estrategia

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago