Teknologia albisteak
17

Asisko Urmeneta: 'Ezker-eskuin ostiak banatzeko jaio da H28'

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-28 : 09:15

‘Charlie Hebdo’ frantses aldizkari satirikoko marrazkilarien hilketaren kariaz, ‘Berria’ egunkariak Asisko Urmeneta, Marc Armspach ‘Marko’ eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ marrazkilariak batu zituen, eta bilera horretatik euskarazko aldizkari satiriko bat sortzeko ideia atera zen. Urmenetak azaldu duenez, ‘aspalditik aipatzen genuen herri honetan euskarazko aldizkari satiriko bat behar genuela. ‘Napartheid’, esaterako, ez zen bilakatu Frantzian horrelako aldizkariak edo Espainian ‘El Jueves’ bat edo ‘Hermano lobo’ bat izan direna. Horretan ere, herri ez-normaldua gara…”, azaldu du Urmenetak. Hilabetero sareratuko dute, hilaren 28an, Urmenetak esan digunez ‘ezker-eskuin ostiak banatzeko’ jaiotako aldizkaria.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Txioak (17)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago