Teknologia albisteak
18

Arrosa irrati sarea: "Behetik gorako informazioan sinesten dugu"

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-26 : 09:30

Duela hamabost urte sortu zen Arrosa irrati sarea, euskarazko irrati txikien eta ez hain txikien arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin; gaur egun Euskal Herriko leku desberdinetako 21 irrati dira sarekide, eta kopuru hori handitzea dute xede. Jon Aranburu alegiarra da koordinatzailea. "Esan daiteke Euskal Herriko herrialde guztietatik daukagula ordezkaritza Arrosa sarean. Zuberoko Xiberoko Boza, Nafarroako Eguzki irratia edo Irati irratia, edo Hala Bedi Araban, edo Aiaraldea, eta Bizkaian, Bilbo Hiria irratia. Gipuzkoan ere irrati ugari daude. Beraz, eta guk askotan esan izan dugu hori, Arrosa sareko irratiok aldi berean zerbait emititzen dugunean ia-ia Euskal Herri guztian entzuten dela."

Guztia irakurri (ataria.info) »»

Txioak (18)

Erantzun

Sartu