Teknologia albisteak
40

E-rakurleak: liburu digitalen Irakurketa Taldea

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-20 : 18:46

Jasone Osoro Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak eta Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Euskara, Kultura eta Euskara delegatuak E-rakurleak egitasmoa aurkeztu duten prentsaurrean. E-rakurleak Donostiako Udal Liburutegi Nagusiak eta Euskal Idazleen Elkarteak martxan jarriko duten egitasmo pilotoa da. E-rakurleak irakurketa talde bat da. Baina zerbait gehiago ere bai: liburu digitalen Irakurketa Taldea da. E-rakurleak eduki digitalak eta sare sozialak uztartuko dituen Irakurle Taldea da. Irakurtzeko eta gauzak konpartitzeko dauden modu berriak ere arakatzeko. Sekula ahaztu gabe literaturaz gozatzea dela helburua.

Guztia irakurri (erakurleak.wordpress.com) »»

Txioak (39) | Erantzun 1

Erantzunak

2015-01-22 : 23:54

Datorren astean proiektu honen lehenengo saioa izango dugu eta honen inguruan zerbait komentatu beharko nuela pentsatzen ari nintzen bitartean, hari hau topatu dut.
Inpresioa dut azalean gelditu zaretela erabat, Cuoreren kritika bat egin duzuela.
Donostian horrelako zerbait egiten den lehenengo aldia da, baliabideak jarri dituzte (tabletak maileguan parte hartzaileentzat, adibidez) eta proposamenak eta eztabaidak aurrera eramango dituen laguna do-ir-yourself moduan aritu da. Akaso den-denok diseinatzen jakin beharko genuke? Ezer probatu baino lehen, emaitza itxi behar da? Oraindik garatzen ari den proiektu batean beste lagun bat sartu behar da?
Kezkagarria, ordea, ez da blogaren itxura, baizik eta horrelako zerbaitetara 6 lagunok eman genuela izena, 6, eta aurkezpenean are gutxiago izan ginen. 6 lagun horiek primeran moldatuko gara blog horrekin, zertarako nahi dugu gehiago?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago