Teknologia albisteak
24

Zortzi bertsolari, zapaturako prest

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-18 : 11:02

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala zapatuan jokatuko da, abenduaren 20an, Bilbao Arenan. 17:30ean hasiko da. Atzo egin zen finalaren aurkezpena Bilbao Arenan bertan, zortzi protagonistak bertan zirela. Finalistek, horrela ikusten dute euren burua finalari begira:

  • Etxahun Lekue: "Saio on bat egiteko gogoz nago, gorputzaldi onagaz nator"
  • Onintza Enbeita: "Orain dela urte bi baino ilusio handiagoz nator"
  • Iratxe Ibarra: "Gorputzaldi onagaz nator; finalaurrekoan erraz etortzen ziren ideiak, eta finalean horrela etortzeko ahalegina egingo dugu"
  • Fredi Paia: "Kantuak dioen bezala, "Kolpe kolpe kolpeka josi ta josi"; hori da zapatuan egiten ahaleginduko naizena"
  • Arkaitz Estiballes: "Nire helburuetako bat buruz burukora pasatzea da"
  • Jone Uria: "Gogoz etorri naiz, finaletan beti lasaiago sentitu naiz finalaurrekoetan baino eta hori lortzen ahaleginduko gara"
  • Oihana Bartra: "Gogoz eta pozez nago; urte askotan egon naiz finalaren ateetan eta finalean egoteaz pozez nago; hori transmititu gura dut"
  • Xabat Galletebeita: "Gogotsu eta pozik noa finalera; niretzako sari bat da hemen egotea eta saiatuko naiz ondo pasatzen eta pasarazten"

Guztia irakurri (bertsozale.eus) »»

Erantzun

Sartu