Teknologia albisteak
33

Mario Fernandezek Kutxabankeko presidente kargua utzi du

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-27 : 13:15

Mario Fernandez, artxiboko irudi batean. Fernandezek ostegun goizean aurkeztu du dimisioa Kutxabanken administrazio kontseiluko bileran. Fernandezek EAJrekin izandako desadostasunak dira, El Correoren arabera, dimisioa eragin dutenak. Finantza erakundearen etorkizuneko estrategia eta kapital pribatuaren sarrera leudeke, Vocento taldeko egunkariak argitaratu duenez, desadostasun horien muinean. Ostegunean bertan iragarriko dute itxura guztien arabera presidente berriaren izena.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (33)

Erantzun

Sartu