Teknologia albisteak
12

Ordainketa txartel bat euskoekin pagatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-25 : 12:26

Pasa den azaroaren 20an, astezkenarekin, Euskoa kudeatzen duen elkarteak Ezohizko Biltzar Nagusia egin zuen. Bertan iragarria izan zen heldu den urtean euskoak ordainketa txartel bat prestatzen duela, euskotan izanen diren konduen irekitzearekin batera. Bide berri honek bi fase izanen ditu. Alde batetik, urtarrilan aldaguneen informatizatzea abiatuko da eta kide karta berria plantan ezarriko da. Bestalde, 2015eko ekainean, ordainketa txartela eta moneta numerikoa sortuko da. Euskoaren elkarteak, antolatutako lan taldeetan parte hartzeko deia luzatzen die laguntzaileei. Euskoa kudeatzen duen elkarteak adierazi duenez, 2015ean martxan jarriko diren dinamika berriak "profesionalen bai ta partikularren galde bati erantzuten dio". Plantan jarriko diren mekanismo berriei esker, euskal monetaren eguneroko erabilpena garatuko da, jakinez Euskoa Frantziako lehen tokiko moneta dela.

Guztia irakurri (kazeta.eus) »»

Txioak (12)

Erantzun

Sartu