Teknologia albisteak
22

EHEk geroari so egiteko baliatu du 35. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-05 : 16:24

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 35 urte bete zituen atzo. Hori probestuz mahai ingurua egin zuten Durangon; eragile euskaltzalearen sortze agiria sinatu zen herrian, hain zuzen. Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak moderatuta, euskararen normalizazio prozesuaren geroaz hausnartu dute Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbao, UEMAko lehendakari Maren Belastegi eta euskal kulturgintzaren alorreko Gotzon Barandiaranek. Hainbat lagun hurbildu dira kulturgunera, EHEko kide zein kide ohi ugari tartean. Barandiaranek bikain laburtu duen eran, “hitzen gudan su etenik ezin da eman”. Euskal Herri euskalduna lortu arte ez da EHEren sua itzaliko. Denon artean, lortuko dugu!

Guztia irakurri (euskalherrianeuskaraz.eus) »»

Txioak (22)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago