Teknologia albisteak
44

Beste euskaldunberri autodidakta bat

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-18 : 12:00

Txioak (43) | Erantzun 1

Erantzunak

2014-09-18 : 12:13

Maria Sigmaren maila ikusirik, zalantza egin du batek baino gehiagok ea egia ote den neska honen kontua: 10 hilabetean, Greziatik, sekula Euskal Herrian egon gabe eta euskaldunekin beste kontakturik gabe, euskara horrela ikastea. Ea 'fake' bat ote den, intentzio onarekin euskararen aldeko mezu bat sustatzeko zerbait.

Ba, Edu Lartzanguren kazetariak gehiago jakin ahal izan du: "Mintzalagun.com -eko Unai Imazek baieztatu dit Maria Sigma benetakoa dela, Atenaskoa dela...". Duela hiru hilabeteko bideo batean ere ikusi zuen Imazek, eta ordudanik sekulako saltoa egin duela euskara egiten.

Egiazkoa da Maria, beraz-

Erantzun

Sartu