Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan. Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.
Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan, #euskara da bat teknopata.net/2014/09/kxo-fi…
@pattarra istorio osoa hemen duzu, baina laburbiltzeko, itzuli bai baina Googlek onartu ez: androideuskaraz.akting.eu/blog/
@pattarra CyanogenMod (android bertsio "tuneatuaren") proiektua euskaratzen ari direla orain gutxi jakin dut: translate.cyanogenmod.org/project/cyanog…
Azken ordua! Kalean da Androiderako Firefox 32. %100 euskaraz! Mila esker @Librezale guztiei! teknopata.net/2014/09/kxo-fi…
GOSARIKO PASEA: Mozillak atzo kaleratu zuen #Firefox 32 Android sistemarako. Orain euskaraz jar daiteke erraz-erraz teknopata.net/2014/09/kxo-fi…
Android sistema duten gailuentzat Firefox nabigatzailea ere euskaraz dugu teknopata.net/2014/09/kxo-fi… Eskerrik asko @Librezale
. Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa, Android sisteman, munduko 55 hizkuntzatan, baita euskaraz ere. 1)teknopata.net/2014/09/kxo-fi… @joxe .
@asarasua @Librezale Galdera: tabletean bideok ikustean askotan firefoxek kra egiten dit. Arrazoia?
@AnaisNi Ni oraingoz arazo barik. Adibidez, zer bideo? @Librezale
@asarasua Hau adibidez One Woman, 17 British Accents (VIDEO) huff.to/1kRN9XH @Librezale
@AnaisNi Nik ondo ikusten dut. @Librezale
@asarasua Ba nik ez dakit zergatik arraio ematen didaten errorea bideo batzuek eta beste batzuek, berriz, ez :-( @Librezale
@asarasua @joxe Barkatu baina ezin dut tableteko Firefoxekin, geldoa eta txarra iruditzen zair
Erantzun
Sartu