Frantziako Périgord eskualdean dagoen Sarlat herri politean, kale kantoi baten bueltan souvenir denda batekin egin dut topo (konka!). Horra hor begietatik sartu zaizkidan lerde zapi ederrak. 12 euro ziztrinengatik, ze trapu erabilgarriak zure umeak elastikoa ez zikintzeko askaltzen duen bitartean. Eta ze onak, aldi berean, bizitzaren inguruko lehenengo lezioak jaso ditzan.
Amelia Barquín, Kinka blogean: "Oporretan opari egokien bila ('Tori lerde zapi eder hauek zure umearentzat!')" abarquin.wordpress.com/2014/08/27/opo…
Amelia Barquinen azken artikulua. Aurkitu ere aurkitzen ditu adibide onak gero! abarquin.wordpress.com/2014/08/27/opo…
Lerde zapi genero-arautzaileak, Amelia Barquínen Kinka blogeko artikulu berrian abarquin.wordpress.com/2014/08/27/opo…
A. Barquinen azken sarrera:"Bide batez, irudiek lagunduko digute umea behar bezala tratatzen" abarquin.wordpress.com/2014/08/27/opo… pic.twitter.com/PiMmAlU3P7
Umeentzako babero oso esanguratsuak topatu ditu Amelia Barquinek oporretan abarquin.wordpress.com/2014/08/27/opo… (@oirureta bidez) pic.twitter.com/Bj6O8tMXj3
“guk-berdin-hezten-ditugu-baina-zein-desberdinak-diren” saileko gurasoentzat opari bikaina abarquin.wordpress.com/2014/08/27/opo…
Erantzun
Sartu