Ez dakit dakizuen baina gaurko (atzo astelehenekoa) 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta? Kontuak kontu, hor ibili dira txirrindulariak argazkiak ateratzen bai itsasontzi gainean baita hegazkinetan sartuta ere. Publizitate bikaina Espainiako Armadari eman diotena, bai sare sozialetan behintzat.
Gaur #lavuelta Juan Carlos I. itsasontzitik abiatu da. @elizaso-ren iritzia trope.la/19m45 #tropela
Juan Carlos I, Espainiako Armadako itsasontzitik abiatu da gaurko etapa #lavuelta #tropela bloga.tropela.net/2014/08/espain…
Txirrindulariak Espainiako Armadak dituen hegazkinetan, itsasontzietan... Kirola eta gerra nahasketa #aiene goo.gl/Bs8VqL
Erantzun
Sartu