Trapp familia bailitzan, hil honen 12an Irizar-Beristain familia Itziartik Alemaniara abiatu zen bi ibilgailutan, aldean zeramatzala bere musika tresnak: trikitixa, panderoa, dultzaina eta biolina. Helburua: Alemania eta Austria ezagutu eta euskal musika jo bisitatutako leku publikoetan. Dagoeneko Kolonia, Berlin eta Nuremberg hirietan izan dira, eta KaleKantoi Band izeneko blogean kontatzen ari dira bizi izandako esperientziak.
Ikusi hauek, kuriosoa benetan...