Teknofiloen albistegia
31

Tutoreus, hainbat aplikazioren tutorialak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
2012-11-22 : 11:21

Sarean hainbat aplikaziori buruz euskaraz dagoen tutorial falta ikusita webgune hau garatzea erabaki duen taldea gara. Gure helburua, aplikazio hauek ikasi nahian dabiltzan pertsonei tutorial interesgarriak plazaratu eta beren burua promozionatu edota elkar ezagutzeko gune bat sortzea da. Horretarako, pixkanaka-pixkanaka, tutorialetarako gaiak eta tresna berria proposatzen eta gehitzen joango gara. Komunitatea indartzen doan neinean, bestalde, gero eta erraztasun handiagoak eman nahi ditugu bakoitzaren lan pertsonalari hauspoa emateko. Ez ahaztu zuek egindako tutorialak ere zintzilikatuko ditugula, beraz, jarri gurekin harremanetan eta informatuko dizuegu eman beharreko pausoez. Egon, beraz, adi hemendik aurrera etorriko diren berrikuntzei!! Sare sozialetan jarrai diezagukezue!!

Guztia irakurri (tutoreus.com) »»

Txioak (29) | 2 Erantzun

Erantzunak

2012-11-22 : 12:15

Aupa!

Mila esker proiektu berri honi zabalkundea emateagatik!! Aste honetatik aurrera Blender 3D aplikazioa jorratuko dugu. Zuen interesekoa izango delakoa...

http://tutoreus.com/berriak/blender-aplikazioa/

2012-11-22 : 14:59

Ederrra! Halako ekimenek lagunduko dute euskararen erabilera sortzen eta komunitatea trinkotzen. Zorionak!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Kuriosoa CardBoard-arekin ikusteko (Aitzol)
Horrelakoxea da Google barr..., 2016-05-26
Askoren bizipenak dira artikulu honetan jasotze... (floresena)
Software librera pasatzeare..., 2016-05-20
Erabiltzailearen aurpegia
Albistean aipatzen den material ugaria biltegir... (PanderetaZalea ||*||)
'Basque Radio Program' eusk..., 2016-02-18
Erabiltzailearen aurpegia
Kaixo Urtzi, Lehenik eta behin eskerrik asko... (dabidnet)
Software librera pasatzeare..., 2016-05-20
@urtzai aspaldi zabaldu nuen nire inguruan ni i... (ziztazale)
Software librera pasatzeare..., 2016-05-20

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago