Teknologia albisteak
2

Aplikazio berriak euskaraz (sarekoak eta PCrako) Librezaleri esker

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-09-08 : 10:55

Software librearen aldeko Librezale elkarteak udan egindako euskarazko lokalizazio batzuk iragarri zituen duela egun batzuk. Aplikazio horiek dira LXDE eta WriteType (irudian) ordenagailurako dira, eta OpenCart eta Reddit sareko aplikazioak.

WriteType euskaraz

Reddit

Ingelesezko albistegi kolektibo handi bat da Reddit.com, eta orain haren interfazea euskaraz ikus daiteke.

Reddit euskaraz

Baina ez hori bakarrik, kode libreko aplikazioa da, eta jaitsi eta zure instantzia propioa ere sor dezakezu, eta aukera hori ere euskaratuta dago. Jendearen iruzkin eta botoekin elikatzen den sistema bat da, erabiltzaileen karmarekin jokatzen duena, hala nola Digg zaharrak, Meneame-k edo bere garaian Zabaldu.com-ek egiten zuen bezala. Reddit.com-en kontua aldez aurretik sortua bazenuen, eta logeatuta agertzen bazara, ez duzu euskaraz ikusiko, hobespenetan egokitu beharko duzu. Logeatu gabe egonda, edo besterik gabe bisitatzen baduzu, nabigatzailea euskaraz baduzu, euskaraz ikusiko duzu.

OpenCart

OpenCart online denda bat sortzeko aplikazio bat da. Produktu fisikoak zein fitxategi deskargagarriak saltzeko aukera ematen du. Badditu berekin albiste boletin bat, opari txartelak, produktu itzulketarako sistema bat, bidalketa eta ordainketarako era ezberdinak. Horretaz gainera komunitate aktibo batek garatutako luzapen ezberdinekin osatu daiteke denda. Denda eleanitz bat martxan jartzeko hizkuntza berriak gehitzearekin nahikoa da.

Opencart euskaraz

LXDE

LXDE GNU/Linux eta BSD sistemetarako mahaigain ingurune arin bat da, errekurtso gutxiko ordenagailu zaharretarako egokia. Mahaigain hau modu lehenetsian dituzten banaketaren ezagunenak agian Knoppix eta Lubuntu dira.

http://librezale.org/wp-content/uploads/2012/09/LXDE-mahaigaina.png

 

WriteType

WriteType, aplikazioaren webgunean diotenez, ikasleei idazten ikasteko balio duen aplikazioa da. Hala ere, testu-editore modura ere erabil daiteke, hainbat laguntza eskaintzen baititu testuak ongi idazteko.

WriteType euskaraz

(artikulu honetako testu eta irudi batzuk, Librezale.org webgunetik hartuak dira, hango lizentziari esker, cc-by-sa)

Erantzunak

2012-09-08 : 11:51

@Librezale -k lan ederra egiten darrai. Mila esker.

2012-09-08 : 12:22

Betiko zuzenketa: Librezale ez da elkarte bat, lantalde ireki bat baizik. http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago