Teknofiloen albistegia
5

Google Voice Search euskaraz, Android telefonoetarako (batzuetarako)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-08-17 : 14:39

Googlek iragarri du gaur Google Voice Search aplikazioak 13 hizkuntza berri detektatzen dituela, horien artean katalana eta euskara. Android mugikor batzuetan instalatzen ahal da, baina beste batzuetan ez nonbait. Erabiltzaile batek idatzi digu:

Instalazioa oso erraz nirean Android 2.3.5 bertsioa. Ba dabil. "Sustatu " esan eta bilatu du. Lehen emaitza sustatu.com :) Hondartzan nago, aldamenekoek arraro begiratzen naute tfnora ohiuka nabilelako... gehiago ere ezin esan :-)

Google Voice Search-en funtzioa da telefonoan web bilaketa bat egitea, Google-ren bidez jakina, eta teklatua erabili beharrean telefonoari hitz eginez.

Gaur arte 29 hizkuntzatan zegoen baina, gaur 13 gehitu dizkiote, honako hauek:

  • Euskara
  • Bulgariera
  • Katalana
  • Europako Portugesa
  • Finlandiera
  • Galiziera
  • Hungariera
  • Islandiera
  • Norvegiera
  • Errumaniera
  • Serbiaera
  • Eslovakiera
  • Suediera

Googleren Google Play aplikazioen biltegian aurki daiteke Google Voice Search.

Android sistema duten smartphone telefonietan dabil, baina segun ze bertsio duzun Androidena, ze telefono eta balikete ze operadore ere... ba agian izango duzu euskaraz jartzerik, edo ez. Antzeko zerbait gertatzen da Apalabrados jokoarekin, sistema batzuetan agertuko zaizu interfazea euskaraz, besteetan ez (baina behintzat jokoa euskaraz ere erabil daiteke hala ere).

Erantzunak

2012-08-18 : 16:27

Nik ere ez dut ezer berezirik egin behar izan: "Busqueda por voz" aplikazioa martxan jarri, menuari dagokion botoia sakatu eta hobespenetan hizkuntza aldatu.

Probatu aplikazioa Google Play-n aurkitu eta eguneraketa egiten. Eta ez badabil, desinstalatu eta instalatu berriz.

2012-08-18 : 23:02

Nik ere ez dut inongo arazorik izan! Primeran dabil!!

2012-08-19 : 00:42

Nik ere voice searchen ezarpenetan euskara aukeratzeko arazorik ez, ezin izan dut frogatu voice searcharen ekintzek euskaraz funtzionatzen ote duten

2012-08-19 : 00:57

uste dut bilaketetarako bakarrik balio duela. Ezin izan dut ekintzarik abiarazi.

2012-08-19 : 13:00

Erabiltzaile batek pantaila-irudiak bidali dizkigu. Badirudi Kaixo Sustatu esan ziola bere telefonoari.

 


Argazkiak.org | Google Voice Search euskaraz © cc-by-sa: sustatu

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Hemen agertzen dira momentu kurioso horietako b... (Urtzi Odriozola)
Pokemon GO: berritzailea da..., 2016-07-11
Erabiltzailearen aurpegia
Gauza kuriosoak ikusi behar ditugu joko honen i... (Aitzol)
Pokemon GO: berritzailea da..., 2016-07-11
Erabiltzailearen aurpegia
Kuriosoa da joko honek Brisbane hiriko zenbait ... (Urtzi Odriozola)
Pokemon GO: berritzailea da..., 2016-07-11
Erabiltzailearen aurpegia
Patxi Gaztelumendik Twitter bidez adierazi zigu... (Umap Euskaraz)
Zeintzuk dira jarraitzaile ..., 2016-07-04
Erabiltzailearen aurpegia
(Mikel Larreategi)
72 emotikono berri onartuta..., 2016-06-29

»» Jardun osoa

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago